InauteriakInauteria dator! Ba bai, lagunok. Danborrada, Sta. Ageda eta abar luze baten ondoren dagoeneko ostegun gizena, ostiral flakoa, larunbata, igande, astelehen, astearte inauteri egunak ate joka datozkigu. Dagoeneko, ikasle guztiak dauzkagu buru-belarri prestaketa lanetan ostiral honetan, bai goizeko saioan polikiroldegian egingo dituzten dantzak ikasten eta, baita arratsaldean, DBH koek ikastola berriko frontisean egingo dituzten “esketxak” lantzen.

Eta irakasleok? Aurten ere txanda pasa egingo al dugu?

*Pista bat: Aurten Usurbilgo Inauteri taldeak Brasilari buruzko mozorro-festa antolatu du..

2007 Otsaila 11, 8:32 pm

Iruzkin bat idatzi edo trackback egin

Gaur egun 1 Iruzkina al artículo

  1. Iruzkinak Egilea: makiki

    INAUTERIAK?
    Nork esan du? Brasil? Non da Brasil? Ez dakit nik bada piña buruan ibiltzen asmatuko ote nukeen, baina agian, Tolosaldeko txilaba bat soinean jantzita ausartuko nintzateke zerbaitetan aritzera.
    Ate atzean kukuka ote?

Iruzkin bat idatzi



Istorio honen iruzkiak RSS 2.0 jarioarne bitartez jarrai ezazu