Ongi etorri, berriro ere, Udarregienera!
Gure eskuetatik at gertatu diren arazoak direla eta azken egunotan ikastolako web-orririk gabe gaude, astelehena geroztik Ikastolen Elkarteko ikasweb arduradunarekin hitz egin eta gero arazoa lehenbailehen konponduko zuten agindua jaso genuela. Baina, astea aurrera doa eta ederki asmatuko zenuten legez “ahoa bete hortz” jarraitzen dugu arazoa ez dela konpontzen ikusita.
Hau dela eta, web orriaren funtzionamenduaren eten honengatik barkamena eskatzea besterik ez zaigu geratzen lehenbailehen berriro martxan jarriko duten itxaropena azalduz. Eta gure haserrea ere bai.
Web orrian egokitzen ditugun loturak eskura izan ditzazuen hona hemen horietako batzuk:
- GAPPS Irakasleon posta elektronikoa-> http://partnerpage.google.com/udarregi.com
- Ikasleen IHINTZA aldizkari digitala -> http://ihintza.ikazeta.com/
Ondo izan!
Iruzkinik ez